Igeriketa saioak 1500 metro izango ditu. Arrigorri hondartzatik aterako da lasterketa, ondarroako badian igeri egin ondoren Artibai ibaian gora igoaz eta Kalatraba zubia pasa ondoren dauden eskaileretan bukatuz. Badian dauden lehen bi boiak eskuineko aldean utzi beharko dira eta ibaiaren bukaeran dagoena berriz ezkerreko aldean.