Korrika saioak 10 kilometro pasatxo izango ditu, Ondarroako herrian zehar 3,5 kilometro luzerako hiru bira eman beharko direlarik.
Boxetatik atera ondoren, kalatraba zubiko bidea hartuko da eta hemendik, arraun elkarteko paseotik zehar, polikiroldegiko zubiraino. Puntu honetan zubia zeharkatu eta lasterketa beheko paseora jeitsiko da, bertatik Kamiņazpiko parkeraino. Parkeari buelta eman ostean, berriro bueltako bidea hartuko da eta Abel Kristaldegiko parean, lasterketa Iņaki Deuna kalerantza igoko da, hemendik alde zaharrerantz zuzenduaz eta Kanttoipera heltzean, ibaiaren ondotik alamedako bidea hartuaz.
Horrelako hiru itzuli eman beharko dira, korrika saioko planoan eta baita transizio guneko planoan agertzen den bezala.
Buelta bakoitzean, hornidura likidoko bi leku izango dira, bata Kamiņazpi inguruan eta bestea alameda inguruan.